XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ron botila erdi izango da hobeto.

(Animatuta) Bai, hori!

Botila erdi ron.

EDURNE: (Irriz) Eta jango zenuke zuk berakatz zopa hori?

EMAKUME: Noski. Eta... (Ingurura begira) A propósito, non daukazu moble-barra?

Konbinatu bat edan nahi nuke.

Gintonik bat.

Konbinatuak dira nire espezialitatea.

EDURNE: Horretan ez daukat dudarik.

(Zutituz) Beno, amaitutzat eman dezakegu elkarrizketa hau.

EMAKUME 1: (Zutituz) Beno, eta sukaldaria izateko nire gaitasun bikaina frogatu ondoren, goazen orain diru asuntua tratatzera.

EDURNE: (Aterantz ibiliz) Sentitzen dut, laztana, baina zuk sukaldaritzari buruz ez daukazu ni zorra idea.

EMAKUME: (Harro) Ezetz!

Nahi duzu oraintxe bertan berakatz zopa bat prestatzea?

EDURNE: Ez, mesedez.

Beste egunen batean.

EMAKUME 1: Zu irtetzen zara galtzen!

(Emakume 1 irten egiten da).

EDURNE: Jesus! Hori bai emakume lotsagabea!

Sukaldari izan nahi eta ez daki berakatz zopa bat egiten!